XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Herri literatura idatzia: XVIII. mendeko astolaster ta trajikomeriak, XX. m. Allande Elixagaraien ipuinak.

- Medikuntzazko testu zaharrak eta berriagoak (XVIII-XX. m.raino).

1. b) Euskarazko lekukotasun mintzatuak eta hitzen kontrola, ama gureari entzunezkoak kanpo, Ligin Dordorraga, Elixagarai ta Axtegin bilduak izan dira eta Santa Grazin Hardoi, Junet, Salaberri, Etxeberri-porta Arrako auzo etxeetan, eta herri medikuntzazko grabaketak.

1. c) Okzitanozko iturriak.

- V. Lespy ta S. Palay-en bi gaskoin hiztegiak luzaro arakatu ditut, gure gaskoin itxurazko hitzen etimologiak bilatzeko eta P. Lhande-ren hiztegian, hala hola, agertzen direnak segurtatzeko.

- Jean Salles Loustau Pabeko fakultatean, okzitano erakasle denak ehun baten bilatzen lagundu nau laurogeitamar bat, aitarik gabeko maileguak geratzen zaizkidalarik.

2. Sailkapenaren aurkezpena Corpus-a honela idatzi dut: 1.ik) Zubererazko hitza Euskaltzaindiko ortografian dago baina ahalik kontsonante aspiratuak idatziz eta azentua markatuz.

Hitzak muga gabean emanik dira.

Beharra denean eta ez gehiegi zailtzeko, batzutan gramatika oharra badago edo aditz, izen, adjetibo oharra eta beste.

2.ik) Erabilera (hitzegileekin kontrolatua) eta laburpenez: galdua, ez erabilia, gutxi erabilia, asko erabilia, hapax eta abar.

3.ik) Okzitanozko hitz iturria, lau orrialdetan azaltzen dudalarik horren grafia eta horren ahoskera.

4.ik) Hitzaren frantsesezko itzulpena.

5.ik) Dagoenean hitzaren zubererazko sinonimoa.

Lan hau egin dut denbora berean okzitanisita ta erromanistentzat eta horregatik Mitxelenak erakutsi bidetik Fonetikarekin ta Hiztegiarekin horien hizkuntza, batean, frantsesez dago ikerlana.

3. Metodologiaren bi erakuspen gisa Bi kasu bereizi ikertzen ditut zailtasunen erakusteko: XVIII. mendeko astolasterretan diren mailegu hitz bereziak.

XVIII. mendeko eta morfopsikologiazko testu bateko gaskoin maileguak.